martes, 20 de febrero de 2018

Lehenengo klase egunak

Aste honetan zehar aritu gara didaktika ikasgaiari buruz hitz egiten, Haur Hezkuntza graduaren lauhileko honetan ikasgai hau landuko dugu.  Ikasgaia aurkezteko klaseko lekuak aldatu egin behar genituen, nolbait lortzeko gure konfort zonatik urruntzeko.

Alde batetik, zer da ba irakaseta? Guztion artean saiatu gara galdera hori erantzuten, ez baitago erantzun zehatzik. Gehien agertu den hitza, nabarmenduz, transmititzea izan; baloreak ezagutzak, informazioa. Irakaste prozesua modu askotan gerta dezake, era praktiko batean edo toerikoan baina azken finean, gauzak transmititzea bilatu nahi du irakaskuntza-prozesuak.

Beste aldetik, ikastea zer den galdetu digu irakasleak. Guk, lehen bezala zerrenda bat egin dugu, zerrenda horrekin azaldu egin nahi dugu zer den ikastea, ikasleak bezala hitz hauek aipatu ditugu: bizitzako prozesua, esperimentazioaren bidez ezagutzak barneratu eta herat, hau da, mundua ulertzea bilatzen du ikasteak.

Ikusitako bideoan hezkuntzaren etorkizunari buruz hitz egiten da, Toni Wagner-ek (2015) esandakoarekin "el estudiante debe aprender a pensar de manera critica" bat nator. Hezkuntzaren barruan zeuden gauzarik garrantzitsuenak: elkarlaguntzeko gaitasuna, elkartasun komunikatiboa, jolasa, motibazioa eta auto-disziplina buruz hitz egiten dute. Gainera, irakaslea gidatzaile bat dela aipatzen da.