lunes, 26 de marzo de 2018

Proiektuak eta unitate didaktikoa

Haste honetan hainbat gai ukitu ditugu, proiektuen bidezko irakaskuntza, zer den unitate didaktikoa azaldu da gainetik, curriculum-a (ulertzeko prozesua ia gustiz amaituta) eta klasearen antolaketa. Orain esandakoari, antolaketarekin, hain zuzen ere, adinaren arabera kokatu egin izan behar gara. 

Proiektu bidezko irakaskuntzaz hitz egin dugu, zertan datza ba, proiektu bidezko irakaskuntza? Lehenik eta behin, erronkatik hasten da idei hau, eta hortik kontestu erreal batean kokatzen da bere garapena ikusteko. Proiektu hauek ez dira sekuentziatzen eta irekiak dira, hau da, edozein proposamena onartuta dago konkuan hartzeko eta kontestu erreal batean jartzeko.  Ikaskuntzaren emaitzak bigarren planoan geratzen dira.  Metodologia honetan gakoa da zehatzetik abstraktura joatea eta abkstraktutik zehatzera. Irudimena beharrezkoa da proiektuak egiteko eta atazen bidezko ikaskuntza bigarren planoan geratzen da.



Unitate didaktikoarekin bueltatuz, gelako lana antolatzeko baliabide bat da, ikaste-irakaste prozesuan parte hartzen duten elementuak era koherente batean lotzen dituena. Hemen, urteko programazioa ildo nagusietan azaltzen diren elementuak (helburuak, gaitasunak...), gai baten edo proiektu baten inguruan antola daitekeen plangintza bat da, normalena irakasleak eginda. Unitate didaktikoak curriculum-ak aurkeztutako ezagutzak barnearatzen saiatzen da, ikasgai ezberdinetan banatuz, horrela, hezkuntzaren denbora-planifikazioa eta beharrezko ebaluazioa bideratzen da.






domingo, 25 de marzo de 2018

Urteko Plana

Honako aste honetan, aste lasai bat izan dela esan dezaket. Heziberri 2020 planari buruz hitz egin dugu, zertan datzan, zertarako balio du.Horrez gain, Nereak eta Anttonek, urteko plan bat egin dute, behatzaile talde honek aurkezpen egokia eta aproposa egin dute azaltzeko zertan datzan urteko plan bat.

Bueltatuko gara Heziberri 2020 planarekin. Heziberri 2020 Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailak gure hezkuntza-sistema hobetzeko plana da. Planak Europako esparruan hezkuntza eta prestakuntzari buruz 2020rako finkatu diren ildo estrategikoak eta euskal hezkuntzak dituen berariazko erronkak batu nahi ditu, sistemaren bikaintasunerantz pausu sendoak emateko eta bidezkoa, kohesionatua eta aktiboa den gizarte bat lortzeko.


Hiru helburu nagusi atera ditut plan honi buruz hitz egin dugunean. Lehenik eta behin, plan honek, hezkuntza-eskubidea bermatu nahi du, hau da, haur guztiek eskubidea eta beharra dute eskola joateko, eskolara joatea adin honetan sozializazio-prozesuaren atal bat da, horregatik, beharrezkoa da. Bigarrenik, pertsonaren garapen integrala bilatzen da plan honekin, pertsona, eremu guztientan ezagutzaz elikatu behar da, honekin esan nahi dugu ez dela bilatzen espezializaziorik. Eta azkenik, hezkuntzaren helburu nagusia, helduaroarentzako prestatu.

Urteko planarekin jarraituz, oso argi dago zer esan nahi dute "Urteko plan" hitzek, urtean zehar zer egingo den azaltzea du helburu. Bertan aipatu behar dira:
  • Testuingurua.
  • Kokapena.
  • Klaseko ezaugarriak.
  • Helburuak.
  • Edukiak.
  • Ebaluazio irizpideak.
  • Zenbat unitate didaktikoa dauden.
  • Metodologia: espazioaren banaketa, denboraren banaketa, materiala eta haurren taldekateza.
  • Oinarrrizko konpententziak, zehar konpetentziak.

sábado, 24 de marzo de 2018

Curriculum-a ezagutzen

Lehenik eta behin, jakin behar dugu zer den curriculum bat, zer esan nahi du hitz horrek? Curiculum-aren definizio mordo daude, baina nik definizio hau eman dut curriculum-a irakurri eta gero; curriculum-a ikaskuntza-prozesu bat osatzen duten helburu, gaitasun, metodo eta ebaluazioen multzoen ageri edo dokumentua da. Gehinetan, curriculum-a Hezkuntza Sailak egiten du, ordea, curriculum-a moldatu egin ahal da, autonomia erkidego bakoitzak moldatuko du bere helburuen, ezagutzen eta hizkuntzaren arabera. Horrek ez du kentzen, ume guztiek ikasiko dituztela oinarrizko ezagutzak. 

Curriculuma irekia edo itxia izan daiteke:

  • Curriculum irekiak helburu orokorrak bakarrik plantetatzen ditu eta ikaskuntzaren uniformetasunari uko eginez, hezkuntza-egoera bakoitzean egokitzen da, ikasketa-prozesuaren emaitzei begiratuz batik bat eta ebaluazio jarraitubati jarraiki. 
  • Curriculum itxiak, berriz, aurrez ezarritako helburu, edukin eta bitartekoak biltzen ditu, modu homogeneo batez eta programa zehatz eta aldaezin bati jarraiki.

Sakontzeko, aipatuko ditugu curriculum-aren ezaugarri orokorrak:  derrigorrezkoa, malgua, orientatzailea, barneratzailea , deszentralizatua

Derrigorrezkoa da eskola guztiek bete behar dutelako bai ala bai; egia da, ezinezkoa dela curriculum osoa betetzea, baina, bai bete behar da curriculum-aren ia alderdi gehienak, edo behintzat saiatu, horregatik, esan dezakegu malgua dela. Orientatzailea da, printzipio pedagogiko ezberdinak onartzen dituelako. Barneratzailea, eskola sistema guztietan onartzen delako, ikuspegi global bat du, hau da, aniztasuna kontuan hartzen du eta hooregatik esaten da herriaren artean barneratzen dela. Deszentralizatua, autonomia erkidego bakoitzak moldatzen du bere betebeharrei, hau da, ez da berdina curriculum-a Euskal Autonomia Erkidegoan eta Asturiasko Printzerrian.


Amaitzeko, Hau guztiari gehitu behar diogu, Lehen Hezkuntzan eta Haur Hezkuntzan curriculum-a ez dela berdina, Lehen Hezkuntzak LOMCE-ek egindako curriculum-a du indarrean. Berriz, Haur Hezkuntzak, LOE-k egindakoa du. Hau da, Lehen Hezkuntzako curriculum-a "eguneratuta" dago eta Haur Hezkuntzakoa berriz, ez.

Konfiantzaren pedagogia

Historian zehar agertuko dira irakasteko hainbat metodo. Alde batetik, dago Educare modeloa eta beste aldetik, Educere: 

  • Educare: Kanpotik barrurantzko prozesua, hezitzaileak hezigaia edo ikaslea elikatuko du, hezitzaileak bakarrik dauka beharrezko elikagaia. Hezitzailearen autoritatea, eskola tradizionala
  • Educere: hezigaia hezkuntza prozesuaren eragile aktibo bihurtzen du, hezigaiak berak garatuko du bere ikaskuntza prozesua, hezitzailearen estimulazioa edo gidaritza jasoko du. Ikaslearen aukera, eskola berria.


Konfiantzaren pedagogiarekin bueltatuz, ikusi genuen bideo bat klasean, bideo horretan ikusten zen nola ikastola batean, erabiltzen zen pedagogia hau, hau da, konfiantzaren pedagogia. Pertsona ulertzeko eta begiratzeko modu jakin batetik abiatzen den esku hartze mota jakin bat da. Pertsona eta Konfiantza hitzek definitzen dute pedagogia hau.  Eskola honetan ikusten da nolako garrantzia duen espazioa, espazioaren kudeaketa, materialen garrantzia, adimen-aniztasuna bultzatzen duten jarduerak eta ekintzak.


 Espazioak zabalak dira, bai, baina era jakin batean antolatutakoak, metodologia jakin bati jarraituz. Gure planteamendu arkitektonikoa gure planteamendu pedagogikoetara egokitu dugu, zientziatik edan dugu: neska-mutilak espazio zabaletan lasaiago daude; elkar ekintzetan aritzeko leku handiagoa dute; adin ezberdinak nahasteko naturalagoa da; beraien jakin-mina eta esploraziorako interesa ahalbideratzen du. Espazio zabal hauetan, ordea, lasaitasunean egoteko, bakarkako lanean aritzeko zein talde kooperatibo txikietan aritzeko espazioak daude. Espazio berri horietan irakaslearen rola garrantzitsua.

Amaitzeko azpimarratu nahi nuke umearen poztasuna, nola beraiek ondo igarotzen dutela denbora eskolan, eskolan sartzen diren momentutik ikusten da nola umeek daude ikasten eta etengabeko irakaskuntza-ikaskuntza prozesu bat abiatzen ari dela eskola horretan.

viernes, 23 de marzo de 2018

Testuingurua eta Behaketa taula


4. astea hasita Didaktika klaseetan sutan gauz, hainbat gauza lantzen ditugu egunero, Heziberri 2020 planaren edukiak, behaketa taulak, testuinguruak duen garrantzia umearengan. 

Testuinguruaz hitz egiten dugunean ez diogu bakarrik erreferentzia lekuari, ez!, testuingura hainbat gauzek osatzen dute: familia, kultura, harremanak, bizilekua eta eskola esate baterako. Horrez gain, garapen-testuinguru ekologikoa lortu behar da, hau da, umeak  testuinguru aproposa duenean deitzen diogu.   

Testuingurua ona izateko hainbat gauza egin behar ditugu, irakasleek zein gurasoek eta umea inguratzen duten pertsona guztiek. Lehenik eta behin, lotura-harreman bat eduki behar da, umeak segurtasun bat izan dezan. Bigarrenik, klasean lortu behar dugu etengabeko ikaskuntza prozesu bat, umea momentu guztietan zerbait ikasten egon behar da, komenigarriena da jolasaren bidez lortzea eta jolas hori motibagarria izatea. Eta amaitzeko, umearen erritmo biologikoak errespetatu egin behar ditugu, garapen hori oztopatzen duen arazoak identifikatu eta konpontzen lagundu.


Behaketa taulari dagokionez, nire klasekideek egindako behaketa taula hau azaldu zuten klasean, zertan datzan, zein helburu ditu eta nola ebaluatuko dute jarduera.

Helburuak argiak dira: gorputz atalak ikastea eta harremanak handitu haien artean handitzea. Horretarako, puxika airean mantenduko dute bien artean. Ebaluatzeko orduan, kontuan hartuko dira hainbat faktore, jardueraren emaitza, jarduera lagundu badion ezagutzak ikasten, partehartzea eta beraien sentimenduak ageri diren jarduera egiterako orduan.

Ebaluazioa

Curriculum-an esaten duen moduan, ikasleak hurrengo mailara igarotzeko ikasleak ikasturtearen hasieran jarritako ebaluazioa gainditu egin behar du. Baina, zer da ebaluazioa? 

Hezkuntzan  ebaluazioa ikaslearen ikasketa-prozesuaren bilakaera eta maila kontrolatzeko burutzen da. Heziberri 2020 planaren hezkuntza eredu pedagogikoaren azken helburua hobekuntza da. Gainera, Heziberri 2020 planak esaten du ebaluazioa ezinbestekoa dela curriculum-ean eta bakarrik zentzua izango du oinarrizko konpetentziak, helburuak, edukiak eta metodologia haien arteko koherentzia bermatzen badute. Horrez gain, ebaluazio prozesuarekin frogatu nahi da ikasleek lortu dutela oniarrizko konpetentzien multzoa eta  prestatuta daudela hurrengo mailara eta etapara igarotzeko.



Hau dela eta, arruntena da, ikasturtean zehar lau ebaluazio bilerak egotea irakasleen artean, ikasleak batzen direnean komeni da berri ematea gurasoei nola zihoan beraien semea edo alaba. Ebaluazio bilera hauek egiten dira hiruhilekoaren amaieran eta azken hiruhilekoarekin batzen da ebaluazio finala, non irakasleek azkenengo metodo bezala erabakiko dute ikasleak errepikatuko duen ala ez. 


Horrez aparte, ebaluatzeko irizpideen zerrenda bat egin behar izan genuen, hainbat idei orokor batzuk eman genituen, haien artean: 

  • Ez ebaluatzea Lehen Hezkuntzaren moduan, garai desberdinak dira.
  • Testuingurua ebaluatu.
  • Haurraren bereko gaitasunak garartzen badaude ala ez.
  • Haurraren ongizatea
  • Harremanak
  • Gauzak ulertzeko ahalmena
  • Gorputzaren kontrola eta aztertzeko gaitasuna




martes, 20 de marzo de 2018

Hausnarzteko momentua

Haur Hezkuntzak helburu nagusi bat du, alde batetik, haurren ongizaterai eustea eta beste aldetik, umearen gaitasunak garatzea. Lehen Hezkuntzara heltzerakoan umeak jaso izan behar ditu oinarrizko ezagutza horiek.  Haur Hezkuntzan umeak seguru sentitu behar dira, horretarako azkenengo urteetan pedagogia mota bat hasten dago, Konfiantzaren pedagogia.  Konfiantzaren pedagogiaren helburu nagusiak hauek dira:

  • Umea seguru sentitzea
  • Umea hezkuntzaren ardatza da
  • Umea gustuz ikasi behar du eta hezitzaileak bilatu behar dute nahi hori piztea

Horrez gain, tertulia dialogiko bat egin genuen. Orriz-orriz joanez eta bakoitzak esaten bere dudak edo zer deitzen zion arreta, horrela, ezagutzak garatzen joan ginen eta hainbat eduki aztertu genituen.


  1. Beldurraren kudeaketa egokia: Momentu askotan umeak ez dira sentitzen  babestuta, hau dela eta, kasu gehienetan umea hasten da negarrez, horri gehitu behar diogu oihukak eta bastertasuna. Momentu horretan, irkaslea adi egon behar da eta erakutsi behar dio pertsona fidagarria dela, irakasleak babestuko duela edozein arriskurengatik.


       2. Maitasuna: Umearen ongizatea lortzeko maitasuna beharrezkoa da, hezitzailea, heldu sentikorra izan behar da, irakaslearen sentsibilitatea argi ageri behar da kasu askotan. Hori, gaitasun bat da, ikasleari erakusten badiozu pertsona sentikorra zarela, zugana konfiantza jarriko du eta maitasun hori agertuko da denborarekin zehar. Lehen esan dudanarekin batera, konfiantza handitu denez, umeak seguruago sentituko dira zure alboan. 





Azken finean, konfiantzaren pedagogiak segurtasunean eta maitasunean du  onarri nagusiak. Gainera, kontuan hartu behar da zein den tesutingurua, non dagoen kokatuta eskola, familiaren egoera sozio, ekonomiko eta kulturala. Ebaluazio porzesuan, ezin dira bakarrik kontuan hartu azkenengo emaitzak , halaber, umearen gaitasuna, esfortzua ere aintzat hartu behar dira.