domingo, 25 de marzo de 2018

Urteko Plana

Honako aste honetan, aste lasai bat izan dela esan dezaket. Heziberri 2020 planari buruz hitz egin dugu, zertan datzan, zertarako balio du.Horrez gain, Nereak eta Anttonek, urteko plan bat egin dute, behatzaile talde honek aurkezpen egokia eta aproposa egin dute azaltzeko zertan datzan urteko plan bat.

Bueltatuko gara Heziberri 2020 planarekin. Heziberri 2020 Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailak gure hezkuntza-sistema hobetzeko plana da. Planak Europako esparruan hezkuntza eta prestakuntzari buruz 2020rako finkatu diren ildo estrategikoak eta euskal hezkuntzak dituen berariazko erronkak batu nahi ditu, sistemaren bikaintasunerantz pausu sendoak emateko eta bidezkoa, kohesionatua eta aktiboa den gizarte bat lortzeko.


Hiru helburu nagusi atera ditut plan honi buruz hitz egin dugunean. Lehenik eta behin, plan honek, hezkuntza-eskubidea bermatu nahi du, hau da, haur guztiek eskubidea eta beharra dute eskola joateko, eskolara joatea adin honetan sozializazio-prozesuaren atal bat da, horregatik, beharrezkoa da. Bigarrenik, pertsonaren garapen integrala bilatzen da plan honekin, pertsona, eremu guztientan ezagutzaz elikatu behar da, honekin esan nahi dugu ez dela bilatzen espezializaziorik. Eta azkenik, hezkuntzaren helburu nagusia, helduaroarentzako prestatu.

Urteko planarekin jarraituz, oso argi dago zer esan nahi dute "Urteko plan" hitzek, urtean zehar zer egingo den azaltzea du helburu. Bertan aipatu behar dira:
  • Testuingurua.
  • Kokapena.
  • Klaseko ezaugarriak.
  • Helburuak.
  • Edukiak.
  • Ebaluazio irizpideak.
  • Zenbat unitate didaktikoa dauden.
  • Metodologia: espazioaren banaketa, denboraren banaketa, materiala eta haurren taldekateza.
  • Oinarrrizko konpententziak, zehar konpetentziak.

No hay comentarios:

Publicar un comentario