sábado, 24 de marzo de 2018

Curriculum-a ezagutzen

Lehenik eta behin, jakin behar dugu zer den curriculum bat, zer esan nahi du hitz horrek? Curiculum-aren definizio mordo daude, baina nik definizio hau eman dut curriculum-a irakurri eta gero; curriculum-a ikaskuntza-prozesu bat osatzen duten helburu, gaitasun, metodo eta ebaluazioen multzoen ageri edo dokumentua da. Gehinetan, curriculum-a Hezkuntza Sailak egiten du, ordea, curriculum-a moldatu egin ahal da, autonomia erkidego bakoitzak moldatuko du bere helburuen, ezagutzen eta hizkuntzaren arabera. Horrek ez du kentzen, ume guztiek ikasiko dituztela oinarrizko ezagutzak. 

Curriculuma irekia edo itxia izan daiteke:

  • Curriculum irekiak helburu orokorrak bakarrik plantetatzen ditu eta ikaskuntzaren uniformetasunari uko eginez, hezkuntza-egoera bakoitzean egokitzen da, ikasketa-prozesuaren emaitzei begiratuz batik bat eta ebaluazio jarraitubati jarraiki. 
  • Curriculum itxiak, berriz, aurrez ezarritako helburu, edukin eta bitartekoak biltzen ditu, modu homogeneo batez eta programa zehatz eta aldaezin bati jarraiki.

Sakontzeko, aipatuko ditugu curriculum-aren ezaugarri orokorrak:  derrigorrezkoa, malgua, orientatzailea, barneratzailea , deszentralizatua

Derrigorrezkoa da eskola guztiek bete behar dutelako bai ala bai; egia da, ezinezkoa dela curriculum osoa betetzea, baina, bai bete behar da curriculum-aren ia alderdi gehienak, edo behintzat saiatu, horregatik, esan dezakegu malgua dela. Orientatzailea da, printzipio pedagogiko ezberdinak onartzen dituelako. Barneratzailea, eskola sistema guztietan onartzen delako, ikuspegi global bat du, hau da, aniztasuna kontuan hartzen du eta hooregatik esaten da herriaren artean barneratzen dela. Deszentralizatua, autonomia erkidego bakoitzak moldatzen du bere betebeharrei, hau da, ez da berdina curriculum-a Euskal Autonomia Erkidegoan eta Asturiasko Printzerrian.


Amaitzeko, Hau guztiari gehitu behar diogu, Lehen Hezkuntzan eta Haur Hezkuntzan curriculum-a ez dela berdina, Lehen Hezkuntzak LOMCE-ek egindako curriculum-a du indarrean. Berriz, Haur Hezkuntzak, LOE-k egindakoa du. Hau da, Lehen Hezkuntzako curriculum-a "eguneratuta" dago eta Haur Hezkuntzakoa berriz, ez.

No hay comentarios:

Publicar un comentario