Haste honetan hainbat gai ukitu ditugu, proiektuen bidezko irakaskuntza, zer den unitate didaktikoa azaldu da gainetik, curriculum-a (ulertzeko prozesua ia gustiz amaituta) eta klasearen antolaketa. Orain esandakoari, antolaketarekin, hain zuzen ere, adinaren arabera kokatu egin izan behar gara.
Proiektu bidezko irakaskuntzaz hitz egin dugu, zertan datza ba, proiektu bidezko irakaskuntza? Lehenik eta behin, erronkatik hasten da idei hau, eta hortik kontestu erreal batean kokatzen da bere garapena ikusteko. Proiektu hauek ez dira sekuentziatzen eta irekiak dira, hau da, edozein proposamena onartuta dago konkuan hartzeko eta kontestu erreal batean jartzeko. Ikaskuntzaren emaitzak bigarren planoan geratzen dira. Metodologia honetan gakoa da zehatzetik abstraktura joatea eta abkstraktutik zehatzera. Irudimena beharrezkoa da proiektuak egiteko eta atazen bidezko ikaskuntza bigarren planoan geratzen da.
Unitate didaktikoarekin bueltatuz, gelako
lana
antolatzeko baliabide bat da, ikaste-irakaste prozesuan
parte hartzen duten elementuak era koherente batean lotzen dituena. Hemen, urteko programazioa ildo nagusietan azaltzen diren elementuak (helburuak, gaitasunak...), gai baten edo proiektu baten inguruan antola daitekeen plangintza bat da, normalena irakasleak eginda. Unitate didaktikoak curriculum-ak aurkeztutako ezagutzak barnearatzen saiatzen da, ikasgai ezberdinetan banatuz, horrela, hezkuntzaren denbora-planifikazioa eta beharrezko ebaluazioa bideratzen da.






