sábado, 19 de mayo de 2018

Agurra

Dena oso ondo hasi zen lehenengo klase egunekin, giro lasaia gure artean, ez genekien ezer ere ez didaktikari buruz baina denbora aurrera joan ahala ikasiko genuen. Irudi orokor bat sortzeko eta blogg-aren dinamikan sartzeko Hasunartzeko momentua agertu zen eta honekin nire bigarren sarrera.

15 sarrera dira beharrezkoak, gehi beste bi, aukezpena eta agurra. Gogorra izan da 15 sarrera egitea, idazteko abilezia minimo bat eduki behar duzu, blogaren arteko ideiak errespetatuz eta lotuz. Didaktikaren eduki bat azkar agertu zen gure artean, ebaluazioa.

honekin hasita beste elementu guztiak azkar agertu ziren, testuingurua, pedagogia motak, curriculum-a, urteko plana eta unitate didaktikoa. Honekin itxi genuen blogg-aren lehenengo partea. Hemendik aurrera beste atal bat agertuko zen.

Bigarren atal honetan ezagutza zehatzagoak ikasi genituen eta horregatik blogg-an egotea hainbat ezagutza berriak eta ez hain berriak. Kasu honetan, unitate didaktikoaren gaia berriz agertuko zen eta testuinguruarena ere.

K2ak garrantzia handia izan du niregan, lan hau egiten konturatu bainaiz zer den curriculum-a eta zer eskatzen duen errealki.  Azken asteak izugarrizko ikaskuntza prozesu baten oinarrituta egon da, didaktikaren definizioa, metodologiak, loczy hain zuzen ere eta dena etorri den bezala joan da azken astearekin.

Eskerrikasko guztioi blog hau irakurtzeagatik,

Xabier Hermoso Nuñez


viernes, 18 de mayo de 2018

Azken astea

Aurreko astearekin konparatuz azkekenengo astea hau nahiko lasaia izan da guztiontzako, didaktikaren k2 eginda dago, amaituta ia 50 orriko lan bat, lan potentea, gure taldea harro gaude lan horretaz, pentsatzen dugulako lan gogorra egin dugula lan hau aurrera eranateko. Guk bezala, beste taldeek beraien arazoak eduki dituzte, denek ez dute izan aukera akordio batera heltzeko baina hori ez da nire kontua.

Didaktikarekin  jarraituz, begirada jarri dugu hausnarketetan, Alaitzek eskatu digu gure buruaren gaineko ebaluazio/koebaluazioa egiteko eta hori egin dut, errubrika erabiliz lortu dut nire buruaren gaineko autoebaluazio finko bat egitea. Honekin batera, ikasgaiaren inguruan egin dugu inkesta bat, ikasgai guztietan egin beharrekoa.

Uste dut inkesta honen balio nahiko handia dela, jendeak pentsatzen du ez duela inolako baliorik baina bai. Irkasleak bere buruaren gaineko ebaluazio moduan hartzen du eta ikasle askok ez dute hartzen serioki. Ez dakite baloratzen irakaslearen benetako lana. Lana ez da bakarrik zuzentzea eta irakurtzea bloggak, lana da klasea egituratzea, nola landu dezakezun kontzeptu guztiak, bilatu guztion partaidetza eta hori lortzea 100 pertsonako klase batean ez da batere erraza.

Ondorio orokor bat atera dezaket ikasgaiari buruz zein lauhilekoaren hasierakoarekin konporatuz guztiz ezberdina izango zen. Didaktika izugarrizko ikasgai bat da, hainbat gauza ikasi ahal dituzu baina horretarako testuinguru apropos bat eman behar da eta kasu honetan ez da egon, jende gehiegi, parte hartze murriztua, jendearen gorrotoa hasieratik. Gauza horiek nazka ematen dizkidate, jendea ez da gai pertsona baten aurreiritzia alde on baterako aldatzen bakarrik alde txarrera.

Honekin ez diot amaiera ematen oraindik azkengo saarrera bat geratzen da hor nire ibilbidea kontatuko dut nahi baduzue, pasatu ;) Agurra

Loczy eta beste gai batzuk

Emmi Pickler Austriako pediatra bat zen. Medikuntza ibilbidea egin eta gero, eta hainbat haur behatu ondoren, ondorio ezberdinak atera zituen, bereziki garapen motorrean. Pickler Loczy institutua sortu zuen, umezurtz etxea. Izan ere, garai hartan, umezurtz asko zeuden gerra zela eta.  

Metodologia honetan sakontzeko dokumental bat ikusi dugu. Budapest, Hungria filmatutako dokumental bat da, honetan, hezitzaleak eta haurrak egun normal batean egiten dutena agertzen da. Hau da, grabaketa egingo ez balute bezala jokatzen dute, eta haurren portaera ezberdinak azaltzen dituzte. Gainera, hezitzaleak haien esperientzietaz hitz egiten dute, bai eta umezutz etxearekin konparatzen dute haur eskola berria. Metodologia honetan, hezitzailearen papera bigarren plano batean gelditzen da, hezitzailea narratzaile moduan egiten du lan ere, momentu guztietan behatzen dago umea eta egiten dituen ekintzak kontatzen.



Metodologia alde batera utzita, behatzaile taldeak aurkezpen bat egin du, Documentar la vida de los niños y las niñas liburuari buruz hain zuzen ere. Aurkezpen honen amaierara heldu ari ginenean, izugarrizko debate bat sortu zen gure artean. Hain zuzen ere gurasoen inguruan; gurasoek batzuetan ez dute ikusi nahi beraien umeak arazo bat dutela edo besteen umeen erritmoa jarraitzeko gai ez direla eta hori hezitzailearentzako arazoa haundi bat da. Arazo horiek gainditzeko ezinbestekoa da gurasoen laguntza, beraiek irauten dute umearekin denbora gehien. Beraz, saiatu behar gara benda hori begietatik kentzen, erakutsi errealitatea eta proposatu ahal dugun aukerarik hoberenak umearen ongizatea eta garapena aurrea joateko.

jueves, 17 de mayo de 2018

Metodologiak

Aste hau argi eta garbi metodologiaren astea izan da. Beraz, beti bezala, zer da ba metodologia?
  • Metodologia diziplina bat arautu edo helburu zehatz baterako burutu beharreko prozesuko urrats eta jarduera sistematikoen multzoa, metodoa alegia, nola definitzen diren aztertzen duen arloa da. Adibidez, metodologia edo metodo zientifikoa aipatzen da, zientzia egiteko ikerketan bete beharreko printzipio eta arauak adierazteko.
Hasiera baten metodologia mota bat aipatu zen Lockzy. 

 Lockzy: metodologia honetan bilatzen da umeari ematea arreta garrantzitsu bat, hau da, banakotasunean oinarritutako arreta bat. Horrez gain, umearen autonomia eta askatasuna ere bilatzen da, ekintzetan umearen autonomia argi eta garbi aipatu beharrekoa da, bere jakin-mina bultzatu behar dio ekintza hori egitera eta ez hezitzaileak. Horrek konfiantza eta asetasuna emango dio, erantzun hori ingurunearekin erlazionatuta dago, ingurunea eman behar dio bliabide batzuk bultzatzen diotenak jakin-min hori piztera. Egonkortasuna eta erregulartasuna segurtasun iturri. Harreman pertsonalak, konstantzia eta umea eta helduaren arteko erlazioa ematen dio segurtasuna umeari.

Aurkezpenari dagokionez, hainbat metodologia aukerak eman ziren; hemen zerrando txiki bat egingo dugu: 
  • Txokoen teknika: Honen bidez jolasteko gune antolatuak sortzen dira. Leku horietan, haurren adinari dagozkion interesen araberako materialak biltzen dira.

  • Tailerrak: Txokoen antzeko teknika da. Tailerretan, ordea, tailer bakoitzak, berariazko materialak erabil ohi dira eta teknika oso gidatua da. 20 minutuko iraupena gutxi gorabehera.

  • Jolas librea: Leku itxietan zein zabaletan elementuak ondo antolatuz gero, haurrak antolatzen eta gehien interesatzen zaizkion elementuak hautatzen ikasiko du eta, hautaketen bidez, era naturalean helduko da. 

  • Jolas esperimentala/Jolas heuristikoa: Teoria honi, jolas heuristikoa deitzen zaio; haurrak objektuak eta lekua antolatzen ditu, hezitzaileak behatzaile gisa izanik.

Behatzaileen blogean daukazue metodologia haun inguruko azalpen handiagoa: KLIK HEMEN!



Lan astea

Aste honetan K2ak eduki du garrantzia gehien. Astelehenan Larraitzek eman zigun hiru proposamen: dudak argitzea, pelikula bat ikustea edo geneukan lanarekin jarraitzea. Bozkaketa bat egin ondoren argieta garbi lanarekin jarraitzeko aukerak irabazi zuen. Hau zela eta, K2 lanarekin jarraitzea erabaki genuen, lan hau pinta ona zeukan bageuden egiten lan egokia eta erritmo on batean, baina beti geneukan duda hori, ondo egiten ari genuen ala txarto. K2 lanaren galderak jarraituz segi genuen aurrera, testuingurua aztertzen (non zegoen eskola, bere ingurunea, instalazioak), ze konpetentzia lantzen zituen eta hor utzi genuen.

Hurrengo eguna, asteartea didaktikako klasea geneukan, kasu honetan, bikoizketa zegoen. Larraitzek eman zigun aukera berriro ere lanarekin jarraitzeko eta ez genion ukorik egingo posibilitate horri. Konpetentziekin jarraitu genuen, hau baita lan pisutsua, ekintza guztiak aztertu, ekintza bakoitzean ze konpetentzia mota lantzen de eta ordu osoa eraman genuen atal honekin.

Ostiralean berriz, aurkezpen bat izan genuen, proiektuen bidezko heziketari buruz. Behatzaileek azaldu zuten zer zen heziketa mota hau; heziketa mota honetan, umeek ikasiko dute proiektuen bidez. Hau da, hezitzaileek bideratu behar dituzte umeen interesak nolabait curriculum-ean lantzen diren edukiak lantzeko. Horretarako, umeei galdetu behar zaie ze ikasi nahi duten zeintzuk dira beraien interesak. Era berean umea bere nortasuna taldearen aurrean adierazteko aukera du heziketa honek.

Nik bizitako esperientziaz hitz egiten, esan dezaket heziketa metodo hau oso ona dela umeentzako, ez da konbentzionala, eta bilatzen da umeak joatea eskolara beste gogo batekin. Denok entzun dugu noizbait ume bat esaten "ez dut nahi eskolara joan" edo "eskolan aspertzen naiz", nik nire momentuan esan dut ere. Horregatik, umeak dituzten gaiak erabiliz lortu behar da motibazio bat umeengan.

Denok dakigu hobeto egiten dugula lan gauza bat gustatzen zaigunean edo eroso gaudenenan lan hori egiten. Gauza bera lortu nahi da metodologia honekin. Metodologia honek hainbat gauza onak ekartzen ditu, aipagarriena; umearen motibazioa eskolan lan egiteko eta ikasteko.  Aipatu beharrekoa da, familiaren eta ingurunearen parte hartzea egon behar dela, familiak lagundu behar dio umeari, umea baita prozesu honen erdigunea.

Aurkitu dut bideo labur bat non azaltzen du azkar eta modu sinple batean zertan datza heziketa mota hau:



miércoles, 16 de mayo de 2018

Zer da didaktika?

Badakizuenez, gusutko dut gehinetan hastea nire sarrerak galdera batekin, galdera honeki nahi dudana da lortzea irakurtzen ari den pertsonak gogoeta edota hausnarketa bat sorraraztea bere pertsonaren gainean, jakin-min hori piztuz.

Behatzaileen taldea aurkezpen bat prestatu zuen didaktiari buruzko dudak argitzeko, didaktika hitzaren jatorria, historia, definizioa, motak, elementuak eta dimentsioak.

Aurkezpena dinamikoa egiteko behatzaileek eksatu ziguten gure artean sortzeko edo bilatzeko didaktikaren inguruko definizioak eta hori egin genuen. Gure taldea definizio hau eman zuen:

  • Irakaskuntza-ikaskuntza prozesuak aztertzen duen zientzia da.
Definizio sinple bat baina gauza asko batzen dituena gure ustez. Definizio hauek esan eta gero, didaktika motekin jarraitu genuen: hemen, aipatu beharrekoak dira lau motak: orokorra, berezia, diferentziala eta teknologikoa. Bakoitzak gauza ezberdin bat aztertzen du baina era berean beraien artean erlazio bat dago. Guztiak ikasketaren atal bat aztertzen dute eta hori lotu dezakegu gure definizioarekin, beraz, ez dago hain txarto.

Didaktika zer den ulertzeko jakin behar dugu nortzuk hartzen duten parte zientzia honetan. Alde batetik, irakaslea dago, eta bestetik, ikaslea. Honekin batera dator ikaskuntzaren testuinguru soziala eta blogean hainbat aldiz aipatutako curriculum-a.

Ezagutza hauek emonda hausnartzeko momentua heldu da. Dakigunez, hausnarketek beti dute galdera bat erantzuteko edo horren inguruan pentsatzeko eta hainbat ideia emateko eta hona hemen nire galdera: zer lortzen dugu didaktika ikasten?

Bigarren lauhileko honetan hasi gara didaktika klaseekin, lehenengo momentuan ez nekien paparik bez zer zen didaktika hitzak bera. Gaur egun, bestalde, gai izan naiz ikasgai honi definizio bat emoten. Denbora aurrera joan ahala hasi ginen didaktika osatzen dituzte elementuak izendatzen; ikaslea, hezitzailea, curriculim-a... Hasi ginen didaktikaren elementuak ikasten baina oraindik jakin gabe zer zen didaktika hitza berak. Orain, didaktikaren ikuskera globala dut, non badakit zer den eta zertarako balio duen. Hau baita didaktikaren helburu nagusietako bat, jakitea zer bilatzen duen didaktikak. 

Ikasgai honetan lortu dugu ulertzen zer den hezkuntzaren  zatirik garrantzitsuenetako bat, nola egituratu klase bat, ze motako erlazioak eduki familiarekin, nolako eragina duen ingurunea haurrengan, egunero klasera joatearen garrantzia eta amaitzeko, ze nolako inportantzia duen ikasi dituzun gauzak eta nola erakusten dituzun.


martes, 15 de mayo de 2018

Unitate didaktiko bat egituratzen

Zer da ba unitate didaktiko bat?

  • Gelako lana antolatzeko errekurtso bat, ikas-irakaskuntza prozesuan parte hartzen duten elementu guztiak era koherente baten lotzen dituena
  • Urteko, hilabeteko, asteko programazioaren ildo nagusietan azaldutako elemtu guztiak (gaitasunak, helburuak) zehazten dituena.
  • Gai baten edota proeiktu baten inguruan antola daitekeen plangintza
  • Unitate guztiek programazioa osatzen dute
  • Unitate didaktikoek kontuan hartzen dute curriculum-an ageri diren ezagutzak, konpetentziak eta helburuak.
Kontzeptu hauek azaltzeko eta ikasteko nola egitaratzen den unitate didaktiko bat, behatzaileen taldeak aurkezpen bat egin zuen. Aurkezpen honetan eskatu ziguten unitate didaktiko bat egituratzen horretarako, eredu bat aurkeztu zuten eta eredu horren arabera gure unitate didaktikoa egituratu beharko genuen.


Eredu hau jarraituz, eta modu dinamiko batean egiteko, klasea lau zatitan banandu genuen. Talde bakoitzari unitatearen zati bat betetzea espero zen;  helburuak, edukiak, ekintzak eta ebaluazioa.
Hau betetzerako orduan ohartu ginen guztiok arazo bat zegoela: ezin zela atal bat egin bestea egin gabe; hau da, ezin zenuen edukiak definitu helburuak jakin gabe eta ezin zenuen ekintzak proposatu edukiak eta helburuak jakin barik.

Arazo hau ikusita behatzaileen laguntzaz lortu genuen  unitatea egituratzea eta emaitza hau izan zen:


Estekaren bidez: Klik hemen


lunes, 14 de mayo de 2018

Espazioaren Garrantzia

Haur Hezkuntzan espazioak izugarrizko garrantzia du, ume batek lekua eduki behar du jolasteko eta ikasteko ikasgela batean. Eskola espazioa ikaskuntza giroa da, toki guztientan ikasi daiteke gauzaren bat.  Forneirok espazioa lau dimentsioetan banatzen zuen: fisikoa, funtzionala, tenporala eta erlazio/harremanezkoa.


  • Dimentsio fisikoa: giroaren itxura materialari egiten dio erreferentzia. Espazio fisikoari (eskola, gelak) eta baldintza estrukturalak (leihoak, lurra, dimentsioak), espazioa betetzen duten objektuek eta beraien antolakuntza.
  • Dimentsio funtzionala: nola erabiltzen diren espazioa horiek, adibidez, espazioa zehatz bat erabiltzen dela ariketa batentzako (alfonbrak jolasteko balio du eta gero harremanetan egoteko lekua izan daiteke). Erabiltzen den espazio hori ariketaren bat egiteko bere dimentsioa aldatzen da.
  • Dimentsio tenporala: denboraren erabilerarekin du erlazioa, noiz erabiliko diren espazio horiek.  Erabiltzen den denborak lotura zuzena du ze espazioan egongo diren umeak. Kontuan eduki behar da beharrezkoa dela denboraren egituraketa koherentea izan behar dela espazioaren egituraketarekin eta alderantziz.
  • Dimentsio erlaziozkoa/harremanezkoa: gelaren barruan sortzen diren harremanei deitzen zaio dimentsio honi. Erlazio hauek ezartzen dira, hezitzailearengandik edo denen artean.

Forneiroren testu honetan aipatzen du nolako inportantzia duen espazioak(2008) "Teniendo en cuenta estas cuatro dimensiones el espacio escolar, entendido como ambiente de aprendizaje, ha de ser considerado como un elemento curricular más, con una importante fuerza formativa", hau da,  espazioaren egitura garrantzia handikoa da, hain da garrantzia handikoa non eskatzen da curriculum-ean izendatua izatea.

Espazioak estimulu bezala egin behar du lan eta hori irakasleak lortu behar dugu. Lortu behar da erabiltzen dugun espazioa estimulu bihurtzea. hori lortzeko, bihurtu behar dugu espazio hura estimulu aktibo batean. Umea denbora guztian egon behar da ingurunearekin harremanetan, ingurunea lagundu behar dio gauza berriak ikastera, lagundu erlazionatzera edukiak eta ekintzak. Horrela, lortuko da ingurune hori bihurtzen estimulu bat.

Ebaluzaioari dagokionez, kontuan hartu behar da lau faseko prozesu bat.

  1. Identifikatu: dimentsioak eta aldagarriak.
  2. Behatu: dimentsio bakoitzeko ze aspektu  agertzen diren geletan.
  3. Aztertu: ze nolako influentzia daukan aspektu bakoitzak
  4. Esku hartu: aztertu zer aldatu ahal den,  proposatu gauza berriak, portaera kritiko bat izan.