lunes, 14 de mayo de 2018

Espazioaren Garrantzia

Haur Hezkuntzan espazioak izugarrizko garrantzia du, ume batek lekua eduki behar du jolasteko eta ikasteko ikasgela batean. Eskola espazioa ikaskuntza giroa da, toki guztientan ikasi daiteke gauzaren bat.  Forneirok espazioa lau dimentsioetan banatzen zuen: fisikoa, funtzionala, tenporala eta erlazio/harremanezkoa.


  • Dimentsio fisikoa: giroaren itxura materialari egiten dio erreferentzia. Espazio fisikoari (eskola, gelak) eta baldintza estrukturalak (leihoak, lurra, dimentsioak), espazioa betetzen duten objektuek eta beraien antolakuntza.
  • Dimentsio funtzionala: nola erabiltzen diren espazioa horiek, adibidez, espazioa zehatz bat erabiltzen dela ariketa batentzako (alfonbrak jolasteko balio du eta gero harremanetan egoteko lekua izan daiteke). Erabiltzen den espazio hori ariketaren bat egiteko bere dimentsioa aldatzen da.
  • Dimentsio tenporala: denboraren erabilerarekin du erlazioa, noiz erabiliko diren espazio horiek.  Erabiltzen den denborak lotura zuzena du ze espazioan egongo diren umeak. Kontuan eduki behar da beharrezkoa dela denboraren egituraketa koherentea izan behar dela espazioaren egituraketarekin eta alderantziz.
  • Dimentsio erlaziozkoa/harremanezkoa: gelaren barruan sortzen diren harremanei deitzen zaio dimentsio honi. Erlazio hauek ezartzen dira, hezitzailearengandik edo denen artean.

Forneiroren testu honetan aipatzen du nolako inportantzia duen espazioak(2008) "Teniendo en cuenta estas cuatro dimensiones el espacio escolar, entendido como ambiente de aprendizaje, ha de ser considerado como un elemento curricular más, con una importante fuerza formativa", hau da,  espazioaren egitura garrantzia handikoa da, hain da garrantzia handikoa non eskatzen da curriculum-ean izendatua izatea.

Espazioak estimulu bezala egin behar du lan eta hori irakasleak lortu behar dugu. Lortu behar da erabiltzen dugun espazioa estimulu bihurtzea. hori lortzeko, bihurtu behar dugu espazio hura estimulu aktibo batean. Umea denbora guztian egon behar da ingurunearekin harremanetan, ingurunea lagundu behar dio gauza berriak ikastera, lagundu erlazionatzera edukiak eta ekintzak. Horrela, lortuko da ingurune hori bihurtzen estimulu bat.

Ebaluzaioari dagokionez, kontuan hartu behar da lau faseko prozesu bat.

  1. Identifikatu: dimentsioak eta aldagarriak.
  2. Behatu: dimentsio bakoitzeko ze aspektu  agertzen diren geletan.
  3. Aztertu: ze nolako influentzia daukan aspektu bakoitzak
  4. Esku hartu: aztertu zer aldatu ahal den,  proposatu gauza berriak, portaera kritiko bat izan. 

No hay comentarios:

Publicar un comentario