sábado, 19 de mayo de 2018

Agurra

Dena oso ondo hasi zen lehenengo klase egunekin, giro lasaia gure artean, ez genekien ezer ere ez didaktikari buruz baina denbora aurrera joan ahala ikasiko genuen. Irudi orokor bat sortzeko eta blogg-aren dinamikan sartzeko Hasunartzeko momentua agertu zen eta honekin nire bigarren sarrera.

15 sarrera dira beharrezkoak, gehi beste bi, aukezpena eta agurra. Gogorra izan da 15 sarrera egitea, idazteko abilezia minimo bat eduki behar duzu, blogaren arteko ideiak errespetatuz eta lotuz. Didaktikaren eduki bat azkar agertu zen gure artean, ebaluazioa.

honekin hasita beste elementu guztiak azkar agertu ziren, testuingurua, pedagogia motak, curriculum-a, urteko plana eta unitate didaktikoa. Honekin itxi genuen blogg-aren lehenengo partea. Hemendik aurrera beste atal bat agertuko zen.

Bigarren atal honetan ezagutza zehatzagoak ikasi genituen eta horregatik blogg-an egotea hainbat ezagutza berriak eta ez hain berriak. Kasu honetan, unitate didaktikoaren gaia berriz agertuko zen eta testuinguruarena ere.

K2ak garrantzia handia izan du niregan, lan hau egiten konturatu bainaiz zer den curriculum-a eta zer eskatzen duen errealki.  Azken asteak izugarrizko ikaskuntza prozesu baten oinarrituta egon da, didaktikaren definizioa, metodologiak, loczy hain zuzen ere eta dena etorri den bezala joan da azken astearekin.

Eskerrikasko guztioi blog hau irakurtzeagatik,

Xabier Hermoso Nuñez


No hay comentarios:

Publicar un comentario