viernes, 18 de mayo de 2018

Azken astea

Aurreko astearekin konparatuz azkekenengo astea hau nahiko lasaia izan da guztiontzako, didaktikaren k2 eginda dago, amaituta ia 50 orriko lan bat, lan potentea, gure taldea harro gaude lan horretaz, pentsatzen dugulako lan gogorra egin dugula lan hau aurrera eranateko. Guk bezala, beste taldeek beraien arazoak eduki dituzte, denek ez dute izan aukera akordio batera heltzeko baina hori ez da nire kontua.

Didaktikarekin  jarraituz, begirada jarri dugu hausnarketetan, Alaitzek eskatu digu gure buruaren gaineko ebaluazio/koebaluazioa egiteko eta hori egin dut, errubrika erabiliz lortu dut nire buruaren gaineko autoebaluazio finko bat egitea. Honekin batera, ikasgaiaren inguruan egin dugu inkesta bat, ikasgai guztietan egin beharrekoa.

Uste dut inkesta honen balio nahiko handia dela, jendeak pentsatzen du ez duela inolako baliorik baina bai. Irkasleak bere buruaren gaineko ebaluazio moduan hartzen du eta ikasle askok ez dute hartzen serioki. Ez dakite baloratzen irakaslearen benetako lana. Lana ez da bakarrik zuzentzea eta irakurtzea bloggak, lana da klasea egituratzea, nola landu dezakezun kontzeptu guztiak, bilatu guztion partaidetza eta hori lortzea 100 pertsonako klase batean ez da batere erraza.

Ondorio orokor bat atera dezaket ikasgaiari buruz zein lauhilekoaren hasierakoarekin konporatuz guztiz ezberdina izango zen. Didaktika izugarrizko ikasgai bat da, hainbat gauza ikasi ahal dituzu baina horretarako testuinguru apropos bat eman behar da eta kasu honetan ez da egon, jende gehiegi, parte hartze murriztua, jendearen gorrotoa hasieratik. Gauza horiek nazka ematen dizkidate, jendea ez da gai pertsona baten aurreiritzia alde on baterako aldatzen bakarrik alde txarrera.

Honekin ez diot amaiera ematen oraindik azkengo saarrera bat geratzen da hor nire ibilbidea kontatuko dut nahi baduzue, pasatu ;) Agurra

No hay comentarios:

Publicar un comentario