Metodologia honetan sakontzeko dokumental bat ikusi dugu. Budapest, Hungria filmatutako dokumental bat da, honetan, hezitzaleak eta haurrak egun normal batean egiten dutena agertzen da. Hau da, grabaketa egingo ez balute bezala jokatzen dute, eta haurren portaera ezberdinak azaltzen dituzte. Gainera, hezitzaleak haien esperientzietaz hitz egiten dute, bai eta umezutz etxearekin konparatzen dute haur eskola berria. Metodologia honetan, hezitzailearen papera bigarren plano batean gelditzen da, hezitzailea narratzaile moduan egiten du lan ere, momentu guztietan behatzen dago umea eta egiten dituen ekintzak kontatzen.
Metodologia alde batera utzita, behatzaile taldeak aurkezpen bat egin du, Documentar la vida de los niños y las niñas liburuari buruz hain zuzen ere. Aurkezpen honen amaierara heldu ari ginenean, izugarrizko debate bat sortu zen gure artean. Hain zuzen ere gurasoen inguruan; gurasoek batzuetan ez dute ikusi nahi beraien umeak arazo bat dutela edo besteen umeen erritmoa jarraitzeko gai ez direla eta hori hezitzailearentzako arazoa haundi bat da. Arazo horiek gainditzeko ezinbestekoa da gurasoen laguntza, beraiek irauten dute umearekin denbora gehien. Beraz, saiatu behar gara benda hori begietatik kentzen, erakutsi errealitatea eta proposatu ahal dugun aukerarik hoberenak umearen ongizatea eta garapena aurrea joateko.
No hay comentarios:
Publicar un comentario