jueves, 17 de mayo de 2018

Metodologiak

Aste hau argi eta garbi metodologiaren astea izan da. Beraz, beti bezala, zer da ba metodologia?
  • Metodologia diziplina bat arautu edo helburu zehatz baterako burutu beharreko prozesuko urrats eta jarduera sistematikoen multzoa, metodoa alegia, nola definitzen diren aztertzen duen arloa da. Adibidez, metodologia edo metodo zientifikoa aipatzen da, zientzia egiteko ikerketan bete beharreko printzipio eta arauak adierazteko.
Hasiera baten metodologia mota bat aipatu zen Lockzy. 

 Lockzy: metodologia honetan bilatzen da umeari ematea arreta garrantzitsu bat, hau da, banakotasunean oinarritutako arreta bat. Horrez gain, umearen autonomia eta askatasuna ere bilatzen da, ekintzetan umearen autonomia argi eta garbi aipatu beharrekoa da, bere jakin-mina bultzatu behar dio ekintza hori egitera eta ez hezitzaileak. Horrek konfiantza eta asetasuna emango dio, erantzun hori ingurunearekin erlazionatuta dago, ingurunea eman behar dio bliabide batzuk bultzatzen diotenak jakin-min hori piztera. Egonkortasuna eta erregulartasuna segurtasun iturri. Harreman pertsonalak, konstantzia eta umea eta helduaren arteko erlazioa ematen dio segurtasuna umeari.

Aurkezpenari dagokionez, hainbat metodologia aukerak eman ziren; hemen zerrando txiki bat egingo dugu: 
  • Txokoen teknika: Honen bidez jolasteko gune antolatuak sortzen dira. Leku horietan, haurren adinari dagozkion interesen araberako materialak biltzen dira.

  • Tailerrak: Txokoen antzeko teknika da. Tailerretan, ordea, tailer bakoitzak, berariazko materialak erabil ohi dira eta teknika oso gidatua da. 20 minutuko iraupena gutxi gorabehera.

  • Jolas librea: Leku itxietan zein zabaletan elementuak ondo antolatuz gero, haurrak antolatzen eta gehien interesatzen zaizkion elementuak hautatzen ikasiko du eta, hautaketen bidez, era naturalean helduko da. 

  • Jolas esperimentala/Jolas heuristikoa: Teoria honi, jolas heuristikoa deitzen zaio; haurrak objektuak eta lekua antolatzen ditu, hezitzaileak behatzaile gisa izanik.

Behatzaileen blogean daukazue metodologia haun inguruko azalpen handiagoa: KLIK HEMEN!



No hay comentarios:

Publicar un comentario