jueves, 17 de mayo de 2018

Lan astea

Aste honetan K2ak eduki du garrantzia gehien. Astelehenan Larraitzek eman zigun hiru proposamen: dudak argitzea, pelikula bat ikustea edo geneukan lanarekin jarraitzea. Bozkaketa bat egin ondoren argieta garbi lanarekin jarraitzeko aukerak irabazi zuen. Hau zela eta, K2 lanarekin jarraitzea erabaki genuen, lan hau pinta ona zeukan bageuden egiten lan egokia eta erritmo on batean, baina beti geneukan duda hori, ondo egiten ari genuen ala txarto. K2 lanaren galderak jarraituz segi genuen aurrera, testuingurua aztertzen (non zegoen eskola, bere ingurunea, instalazioak), ze konpetentzia lantzen zituen eta hor utzi genuen.

Hurrengo eguna, asteartea didaktikako klasea geneukan, kasu honetan, bikoizketa zegoen. Larraitzek eman zigun aukera berriro ere lanarekin jarraitzeko eta ez genion ukorik egingo posibilitate horri. Konpetentziekin jarraitu genuen, hau baita lan pisutsua, ekintza guztiak aztertu, ekintza bakoitzean ze konpetentzia mota lantzen de eta ordu osoa eraman genuen atal honekin.

Ostiralean berriz, aurkezpen bat izan genuen, proiektuen bidezko heziketari buruz. Behatzaileek azaldu zuten zer zen heziketa mota hau; heziketa mota honetan, umeek ikasiko dute proiektuen bidez. Hau da, hezitzaileek bideratu behar dituzte umeen interesak nolabait curriculum-ean lantzen diren edukiak lantzeko. Horretarako, umeei galdetu behar zaie ze ikasi nahi duten zeintzuk dira beraien interesak. Era berean umea bere nortasuna taldearen aurrean adierazteko aukera du heziketa honek.

Nik bizitako esperientziaz hitz egiten, esan dezaket heziketa metodo hau oso ona dela umeentzako, ez da konbentzionala, eta bilatzen da umeak joatea eskolara beste gogo batekin. Denok entzun dugu noizbait ume bat esaten "ez dut nahi eskolara joan" edo "eskolan aspertzen naiz", nik nire momentuan esan dut ere. Horregatik, umeak dituzten gaiak erabiliz lortu behar da motibazio bat umeengan.

Denok dakigu hobeto egiten dugula lan gauza bat gustatzen zaigunean edo eroso gaudenenan lan hori egiten. Gauza bera lortu nahi da metodologia honekin. Metodologia honek hainbat gauza onak ekartzen ditu, aipagarriena; umearen motibazioa eskolan lan egiteko eta ikasteko.  Aipatu beharrekoa da, familiaren eta ingurunearen parte hartzea egon behar dela, familiak lagundu behar dio umeari, umea baita prozesu honen erdigunea.

Aurkitu dut bideo labur bat non azaltzen du azkar eta modu sinple batean zertan datza heziketa mota hau:



No hay comentarios:

Publicar un comentario