Behatzaileen taldea aurkezpen bat prestatu zuen didaktiari buruzko dudak argitzeko, didaktika hitzaren jatorria, historia, definizioa, motak, elementuak eta dimentsioak.
Aurkezpena dinamikoa egiteko behatzaileek eksatu ziguten gure artean sortzeko edo bilatzeko didaktikaren inguruko definizioak eta hori egin genuen. Gure taldea definizio hau eman zuen:
- Irakaskuntza-ikaskuntza prozesuak aztertzen duen zientzia da.
Definizio sinple bat baina gauza asko batzen dituena gure ustez. Definizio hauek esan eta gero, didaktika motekin jarraitu genuen: hemen, aipatu beharrekoak dira lau motak: orokorra, berezia, diferentziala eta teknologikoa. Bakoitzak gauza ezberdin bat aztertzen du baina era berean beraien artean erlazio bat dago. Guztiak ikasketaren atal bat aztertzen dute eta hori lotu dezakegu gure definizioarekin, beraz, ez dago hain txarto.
Didaktika zer den ulertzeko jakin behar dugu nortzuk hartzen duten parte zientzia honetan. Alde batetik, irakaslea dago, eta bestetik, ikaslea. Honekin batera dator ikaskuntzaren testuinguru soziala eta blogean hainbat aldiz aipatutako curriculum-a.
Ezagutza hauek emonda hausnartzeko momentua heldu da. Dakigunez, hausnarketek beti dute galdera bat erantzuteko edo horren inguruan pentsatzeko eta hainbat ideia emateko eta hona hemen nire galdera: zer lortzen dugu didaktika ikasten?
Bigarren lauhileko honetan hasi gara didaktika klaseekin, lehenengo momentuan ez nekien paparik bez zer zen didaktika hitzak bera. Gaur egun, bestalde, gai izan naiz ikasgai honi definizio bat emoten. Denbora aurrera joan ahala hasi ginen didaktika osatzen dituzte elementuak izendatzen; ikaslea, hezitzailea, curriculim-a... Hasi ginen didaktikaren elementuak ikasten baina oraindik jakin gabe zer zen didaktika hitza berak. Orain, didaktikaren ikuskera globala dut, non badakit zer den eta zertarako balio duen. Hau baita didaktikaren helburu nagusietako bat, jakitea zer bilatzen duen didaktikak.
Ikasgai honetan lortu dugu ulertzen zer den hezkuntzaren zatirik garrantzitsuenetako bat, nola egituratu klase bat, ze motako erlazioak eduki familiarekin, nolako eragina duen ingurunea haurrengan, egunero klasera joatearen garrantzia eta amaitzeko, ze nolako inportantzia duen ikasi dituzun gauzak eta nola erakusten dituzun.
No hay comentarios:
Publicar un comentario