- Gelako lana antolatzeko errekurtso bat, ikas-irakaskuntza prozesuan parte hartzen duten elementu guztiak era koherente baten lotzen dituena
- Urteko, hilabeteko, asteko programazioaren ildo nagusietan azaldutako elemtu guztiak (gaitasunak, helburuak) zehazten dituena.
- Gai baten edota proeiktu baten inguruan antola daitekeen plangintza
- Unitate guztiek programazioa osatzen dute
- Unitate didaktikoek kontuan hartzen dute curriculum-an ageri diren ezagutzak, konpetentziak eta helburuak.
Kontzeptu hauek azaltzeko eta ikasteko nola egitaratzen den unitate didaktiko bat, behatzaileen taldeak aurkezpen bat egin zuen. Aurkezpen honetan eskatu ziguten unitate didaktiko bat egituratzen horretarako, eredu bat aurkeztu zuten eta eredu horren arabera gure unitate didaktikoa egituratu beharko genuen.Eredu hau jarraituz, eta modu dinamiko batean egiteko, klasea lau zatitan banandu genuen. Talde bakoitzari unitatearen zati bat betetzea espero zen; helburuak, edukiak, ekintzak eta ebaluazioa.
Hau betetzerako orduan ohartu ginen guztiok arazo bat zegoela: ezin zela atal bat egin bestea egin gabe; hau da, ezin zenuen edukiak definitu helburuak jakin gabe eta ezin zenuen ekintzak proposatu edukiak eta helburuak jakin barik.
Arazo hau ikusita behatzaileen laguntzaz lortu genuen unitatea egituratzea eta emaitza hau izan zen:
Estekaren bidez: Klik hemen
No hay comentarios:
Publicar un comentario